XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bakarrik txorimaloek jaramon egin zioten.

Ordudanik, lorategietan makila eta kapela batez egindako gizonak daude, ilargiari, xoriei eta haurrei barre eragiteko.

Rosa-Friak, lehenengo mailako patinatzailea, abiadura guztietan garaile, pasalekuak elur-confettiz betetzeko deportea asmatu zuena, negutea baino lehen skiak erabiltzeko, aspertzen zirelako armiarmei so eginez, Ilargia agurtu zuen.

Ilargiak esan zion: - Rosa-Fria, erresistentzia-lehiaketa bat antolatu dut zuretzat.

Lau Urtaroetako Kopa korrituko da.

Zodiakoaren ikurrak eta Hartz Nagusia gonbidaturik daude.

Ba liteke ere izar iheskorrak honaino etortzea.

Begira zenbat elur erortzen den barandetatik! Poloak izan dira etxea elurrez bete dutenak.

Kometen buztanezko isatsek bultzatu egin dute, oro tapizatuz.

Ba ditut estalita sumendiak, Ametsaren Mokoa eta zirku harrituak.

Parte hartzera, hauetxek etorri dira: trenetako eta fabriketako Kea; zaldien eta idien Hatsa; gizonen hasperenak; zakurren Zaunka; haizerik gabeko arratsaldeetan eskapatzen diren globoei eginikako Soak.

Ezagutu nahi dituzu? - Rosa-Fria dardaratzen hasten zen.

Bera baino arinagoak, askozaz ere bizkorragoak, ziren bere lehiakideak.

Kea iritsi zen.